Leioako XXXII. Aste Mikologikoagaz hasteko, hiru adituk hitzaldiak eskainiko dituzte, gaur, bihar eta etzi, Sakoneta kiroldegiko ikus-entzunezko aretoan, 19:30ean. Lehenik, Pablo Urzayk Agaricus txanpinoia nola prestatu azalduko du eta bihar eta etzi ordu eta leku berean elkartuko dira Atton Melendez eta Josue Rodriguez, hurrenez hurren, artadietako perretxikoez eta txanpinoien inguruan berba egiteko.
Zapatuan, urriaren 28an, goizetik martxan jarriko dira, izan ere, 07:30ean Pinotxo plazatik irteera mikologikoa egingo dute Leioako erakusketarako eta dastatzeko perretxikoen bila.
Domeka, urriaren 29a, aste mikologikoaren egun handia izango da, egun horretan hainbat erakusketa egingo baitituzte Boulevarden: Leioako XXXII. Mikologia Erakusketa, Jose Miguel Zamoraren bonsai erakusketa, J.A. Azategiren artisau-perretxikoen erakusketa eta haurren sailkapen-lehiaketa. Gainera, perretxikoakaz egindako pintxoak dastatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.