
Ibilaldia 09:30ean hasiko da, baina 09:00etan jarri dute hitzordua Boulevarden, parte-hartzaileek dortsalak jaso ditzaten. Ibilbide erdian, kirolariek indarrak berreskura ditzaten txitxiburduntzia eskainiko dute 11:30ean.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, kirol jarduera hori "aukera aparta da Leioako ondare arkitektoniko eta historiko-artistikoaren zati bat ezagutzeko eta udalerriko eta inguruko paisaia onenez gozatzeko".