Leioako Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuagaz lankidetzan, udalerrian ekintzaileentzako laguntzen deialdia abiatu du, beren lan-etorkizuna sortzea erabakitzen dutenei laguntza eta aholkularitza emateko eta, aldi berean, beste pertsona batzuentzat lan-aukerak sortzeko.
Deialdi honetarako bi laguntza-lerro ezarri dituzte 17 pertsonari laguntza emateko, eta, horri esker, eskatzaileek 1.150 eta 1.950 euro bitarteko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte. Batetik, egitasmo horren bitatrtez enpresa-ideia bat garatzeko ideia horrek ekintzaile izan daitezkeen pertsonei lagundu gura die, enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen soilik jardun daitezen, ondoren bideragarritasun-plan batean zehaztu ahal izateko. Horretarako eskaerak aurkezteko epea azaroaren 9an amaituko da.
Bestetik, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko, negozio-ideia definitua duten ekintzaileek proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzen lagunduko diete, jarduera hori hasteko beharrezkoak diren izapideak esklusiboki eginez. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 23an amaituko da.
Leioako Udalak 30 urtetik beherakoei eta emakumeei arreta berezia eskainiko dieten Lanbidek finantzatutako laguntza horiek kudeatzen lagunduko du. Gainera, Udalak laguntza horiek jasotzen dituzten pertsonen eskura jarriko du Leioako enpresen udal-mintegiko coworking-erako lan-gune bat eskuratzea, diru-laguntza horri jasotzeko eta tutoretzak emateko aldian.