Udal-iturriek azpimarratu dutenez, ekintza horregaz "Leioak bat egingo du aurten ere biktimen oroigarri eta omenaldiarekin". Halaber, gogoratu dute Memoriaren Eguna 2010eko maiatzean ezarri zutela euskal erakundeek, eta azaroaren 10a aukeratu zutela horren adierazgarri gisa, egun horretan ez baita inoiz atentatu hilgarririk gertatu.