Indaba gorriak, odolostea, urdaia eta txorizoa izango dira bihar Leioan egingo duten putxera lehiaketan erabili beharko dituzten derrigorrezko osagaiak. Izen-ematea 11:00ak baino lehen egingo dute eta bost euroko kostua izango du.
Putxerak guztiak san Juan auzoan bertan egin beharko dira eta hurbiltzen direnek errazioak ere dastatzeko aukera izango dute, lau euroko prezioan. Saria jaso gura duten parte-hartzaileek 13:00etatik 14:00etara bitartean aurkeztu beharko dituzte beraien platerak.
Arratsaldean, bazkalostean giroa alaitzeaz arduratuko dira Oscar Duran magoa 18:00etan, eta 20:00etan Territorio Norte taldearen emanaldia egongo da.
