Elkarretaratzean, Rodriguez alkateak lore-sorta utzi du eskulturan eta bertaratutakoek minutu bateko isilunea gorde dute. Ekitaldi "xume baina hunkigarri" horregaz, Udaleko iturriek azpimarratu dute Leioak bat egiten duela beste urtez batez Memoriaren Eguna ekimenagaz.
Azaldu dutenez, data hori 2010eko maiatzean ezarri zuten euskal erakundeek, eta azaroaren 10a aukeratu zuten ekitaldia egiteko egunerako, data horretan ez baita inoiz atentatu hilgarririk gertatu.