Iturri ezberdinek baieztatu dutenez, ikasleak zentroan utzi eta gero, autobusa maniobra egiten ari zela gertatu da ezbeharra, momentu horretan horma bat jo eta gas-hodia hautsi duenean.
Gidariak berak eman du abisua eta Derio eta Leioako suhiltzaileen parkeetako eta poliziaren hainbat unitate bertaratu dira ikastetxera, eta gas-isuri bat zegoela baieztatu dute. Ihesa aparteko eragozpenik gabe konpondu ahal izan dute goizeko 09:00ak baino lehen.
Prebentzio-neurri gisa, inguruko etxebizitzetako bizilagunei eta ikastetxeko arduradunei eskatu diete etxeko leihoak isteko eta kanpora ez ateratzeko. Halaber, zentroko ikasleak jantokian mantendu dituzten arazoa konpondu bitartean, eta 09:30ak aldera eskola normaltasunera bueltatu da.