Egitaraua

Leioan bost eguneko egitaraua izango dute Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Ander Zarraga 2023ko aza. 17a, 12:25

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, nekazaritza azoka bategaz hasiko dituzte jarduerak. © LEIOAKO UDALA

Abenduaren 3an Euskaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Leioan bost eguneko egitaraua izango dute zeregin horretarako, azaroaren 30etik abenduaren 4ra bitartean. Egun horietan, musika, zinema, nekazaritza azoka eta umeentzako jarduerak antolatuko dituzte, besteak beste.

Egitaraua:

  • Azaroak 30, eguena:
    • 18:00etan: Lupe Lekuona ipuin-kontalaria, liburutegian. 3-4 urteko umeentzako.
    • 17:00-17:30: Skape room: Ihes-gela mitologikoa, Gaztegunen. 
  • Abenduak 1, barikua:
    • 19:30ean: Trikileku, musika taldea, Estartetxen eta Iparragirre kalean.
    • 19:30ean, Udondoko Txikiteroak musika-taldea, Udondoko bulebarrean.
  • Abenduak 2, zapatua:
    • 11:30ean: herri kirolak, hiru urtetik gorako umeentzat, Sabino Aranan edo kiroldegian euria ari badu.
    • 17:30ean: zinema: Boo Kwai eta Museoaren Lapurreta, Kultur Leioan; prezioa: 4 euro.
    • 18:00etan: Escape room: Museoa, udaletxeko frontoian. Zortzi urtetik gorako umeentzako.
    •  19:00etan: bertsolari txapelketa: Boulevarden.
    • 20:00etan: zinema: Bidasoa 2018-2023, Kultur Leioan; prezioa: 4 euro.
  • Abenduak 3, domeka:
    • 09:00etan: nekazaritza azoka, Boulevarden, Jose Ramon Aketxe plazan eta Errekalde plazan.
    • 12:00etan: Escape room: Museoa, udaletxeko frontoian. Zortzi urtetik gorako umeentzako.
    • 17:30ean: zinema: Boo Kwai eta Museoaren Lapurreta, Kultur Leioan; prezioa: 4 euro.
    • 20:00etan: zinema: Bidasoa 2018-2023, Kultur Leioan; prezioa: 4 euro.
  • Abenduak 4, astelehena:
    • 20:00etan: zinema: Bidasoa 2018-2023, Kultur Leioan; prezioa: 4 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun