Saria auzoko negozio horren lanaren errekonozimendua da. Cecobi Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak Bizarrak fruta-dendaren hurbiltasuna, gustu ona, produktuen kalitatea eta bezeroarekiko tratua aintzat hartu zituen sario hori emateko.
Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioa 1987an sortu zen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bizkaiko handizkako eta txikizkako merkataritza-enpresen interesak defendatzeko eta sarea hobetzeko helburua du.