Leioa Itsasadarretik jaialdi herrikoia Lamiakon porturatuko da domekan

Erredakzioa 2023ko aza. 22a, 11:37

Umeentzako jarduerak eta bestelako ekintzak egingo dituzte domekan Lamiakon. © LEIOA ITSASADARRETIK

Itsasadarraren garrantzia zabaltzea eta ezagutaraztea helburu duen Leioa Itsasadarretik ekimenak hainbat jarduera ekarriko ditu domekan Lamiakora. Egun horretan, auzoko metro-geltokiko plaza umeentzako jarduerez eta food truckez beteko dute jai herrikoi honen edizio berri batean.

Lamiako izango da Leioa Itsasadarretik jai herrikoaren agertokia datorren domekan, hilak 26. Udaleko iturriek iragarri dutenez, jardunaldi horretan umeentzako eta familientzako jarduerak, gastronomia eta musika izango dira goizean. Azaldu dutenez, Leioa Itsasadarretik ekimenaren helburua da Leioako itsasadarraren garrantzia zabaltzea eta ezagutaraztea.

Egun horretan, 11:00etatik 15:00etara, Juan Ajuriaguerra plazan umeentzako puzgarriak, itsas gaiakaz egindako aurpegien margotzea eta gatzezko postalak egiten ikasteko artisautza tailerra egingo dituzte.

Eskaintza gastronomikoari dagokionez,  U-Lovers & Malfado food truck-ek bere produktuak eskainiko ditu, eta bertaratzen direnek Nerbioi itsasadarrean zehar Bilboat itsasontzian 2024an egingo den ibilaldi batean izena emateko aukera ere izango dute. Eskaera bakoitzak gehienez hiru plaza izango dituela aurreratu dute, lekua bete arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun