Parkea 2024ko lehen lauhilekoan inauguratzea espero dutela iragarri dute Leioako Udaleko iturriek; izan ere, lanak daborduko hasiak dira Elexalde inguruan. Proiektu hau aurrekontu parte hartzaileetan jasotakoa da eta 1,7 milioi euroko aurrekontua izango du.
Batetik, Arrieneko umeentzako parkea bi jolasgunegaz egongo da osatuta, inguru berdean integratuko diren egurrez egindako jolasakaz, eta eremu horretan iturri bat eta aparkalekua ere jarriko dute. Bestetik, inguru horretatik urrunen dagoen parkean 20 eta 30 metroko tirolina handi bi jarriko dituzte, 20 eta 30 metrokoak. Bukatzeko, txakurrek ere beraientzako berdegunea izango dute parkearen ipar-ekialdeko eremuan, animaliek jolasteko eta horiek entrenatzeko gune hesitu bategaz.
Halaber, egitasmoa Leioako inguru horretan garatzen ari diren beste proiektu batzuekaz bat egiten du, hala nola Errota edo Leioagoitiko Parke Osasuntsua. Udaleko iturriek azaldu dutenez, elkarregaz lotutako esku-hartzeak dira, eta herritarren ongizatea hobetzea, udalerriko eremuak kohesionatzea eta bizi-ohitura osasungarriak eta aire zabaleko entretenimendu-uneak garatzea ahalbidetuko duten zerbitzuak ematea dute helburu".