Leioako Maitasun Gutunen XXV. Lehiaketa

Maitasun gutunen aberastasun literarioa berreskuratzeko helburua duen lehiaketa martxan dago

Ander Zarraga 2023ko aza. 28a, 10:26

Gutunak abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Leioako Maitasun Gutunen XXV. Lehiaketa abiatu dute, letretatik harago, sentimenduak komunikatzen dituen genero literario horren pizgarria izan gura duen deialdia. Gutunak 2023ko abenduaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta sari-banaketa 2024ko otsailaren 16an egingo dute, 18:30ean, Kultur Leioan.

Lehiaketa lau kategoriatan egongo da banatuta, adinaren arabera, eta 18 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezake horretan. Idazle bakoitzak gehienez gutun bi aurkeztu ahal izango ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, eta bakoitzak bi orrialde hartu ahal izango ditu gehienez. 

Sariei dagokienez, kategoria bakoitzean sari bi banatuko dituzte: 250 euroko dirusaria, garaikurra eta diploma bat eta 150 euro, garaikurra eta diploma.

Epaileek gutunen paperaren ezaugarriak, hala nola kolorea, usaimena, edo ehundura bezalako ezaugarriak ere baloratuko dituzte, baina garrantzitsuena estiloa, kontaketaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna izango dira. Eskuz idatzitako lanak badira kaligrafia ere kontuan edukiko dute. 

Gutunak Kultur Leioara bidali beharko dira Jose Ramon Aketxe plaza, 11 48940 Leioa, Bizkaia helbidera. Gutun barruan idatziaren hiru kopia aurkeztu beharko dira, baina egilea ez da identifikatu behar, horiek beste kartazal batean eman beharko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun