Horregaz batera, Leioako Udalak informazioa bidaliko die bigarren hezkuntzako ikastetxeei, 2022an heriotza-zigorra aplikatu duten herrialdeen mapa bategaz, zenbat aldiz ezarri duten eta Amnistia Internationalek kasu guztietan aurka egiteko dituen arrazoiak zehaztuz. Udal-iturriek azaldu dutenez, ekimen honen helburua, informazioa emateaz gain, gazteei eskubideen urraketaren inguruan gogoeta eragitea da.
Halaber, udal-liburutegiak heriotza zigorrari buruzko erakusketa bibliografikoa ere hartuko du astebetean zehar, saiakeretan edo fikzioan banatutako liburuakaz.
Udalaren konpromezua
2015eko abenduaren 7an, Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak udalerria heriotza-zigorraren aurkako borrokan konprometitzen duen adierazpen instituzionala sinatu zuen, eta, horren ondorioz, Erromako Sant Egidio komunitateak hasi eta Amnistia Internazionalak munduan zehar zabaldua duen Bizitzaren aldeko Hirien Sareari atxikitzea erabaki zuen.
1786ko azaroaren 30ean, heriotza-zigorraren lehen indargabetzea gertatu zen La Toscanako Dukerri Handian, onartzen ez zuen zigor-kode bat onartzean. Horregatik, azaroaren 30a da bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta heriotza-zigorra justizia emateko bitarteko gisa gaitzesteko data sinbolikoa.
Bukatzeko, Leioako Udalak gogorarazi gura izan du pertsonen bizitza giza eskubide eztabaidaezina dela, eskubide guztien artean oinarrizkoena. Inork ez du bortxatu behar, are gutxiago justiziaren izenean.