Erabaki honek aurrekari bat suposatzen du eta zinema aretoetara kanpoan erositako janariagaz sartzea debekatzea kontsumitzaileen eskubideak urratzen dituela ondorioztatu du Kontsumobidek.
EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak eta Facua kontsumitzaileen elkarteko Bizkaiko ordezkariek jarri zuten debekuaren aurkako salaketa, eta Kontsumobidek ondorioztatu du debekua ez zela legezkoa; ondorioz, isuna jarri dio enpresari.
Aurreko urtarrilean Yelmo Films enpresak debekatu egin zuen kanpotik eramandako janari eta edariak eramatea zinema aretora. Jakinarazpena Eusko Jaurlaritzako ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen 17/2019 Legearen 51.3 artikuluaren oinarrituta omen zegoen. Lege horrek ostalaritza establezimenduetara kanpoan eskuratuta produktuakaz sartzea debekatzen du, baina Yelmo Filmsek eskaintzen duen jarduera filmak ematea da, beraz, ezin du debekatu kanpotik jangaiak eramatea. EKA elkartearen arabera, praktika hori "abusuzkoa" da.