2024ko Umore Azokak badauka irudia

Ander Zarraga 2023ko abe. 5a, 12:37

2024ko maiatzean egingo den Umore Azokaren XXIV. jaialdiaren irudia izango da Castelloko Burriana herriko Juan Diego Ingelmo Benaventeren diseinua. Aukeraketa egiteko, "irudiak Umore Azokaren inpaktu bisuala irudikatzeko duen gaitasuna" nabarmendu du epaimahaiak, "bere garapen artistiko guztiarekin batera". 

Epaimahaiek lehiaketara aurkeztu diren 27 artistaren 37 proposamenen artean aukeratu behar izan du, Estatu Espainiarreko hamaika txokotatik bidali baitituzte proposamenak, baina zehaztu dutenez, "gehienak Euskadik etorritakoak izan dira". 

Hurrengo jaialdirako aukeratutako Castelloko Burriana herriko Juan Diego Ingelmo Benaventek egindako kartelaren irudiak "Umore Azokaren inpaktu bisuala eta bere garapen artistiko guztia irudikatzeko duen gaitasuna" azpimarratu du epaimahaiak.

Gaineratu dutenez, 2024ko Umore Azokako kartelaren egileak behin baino gehiagotan parte hartu du Leioako kartel-lehiaketetan, eta ez da bere sorkuntzek Umore Azoka iragartzen duten lehen aldia; izan ere, bere proposamen artistikoa ere aukeratu zuten San Juan jaiak iragartzeko, orain dela urteak.

Epaimahaiko kideak honako hauek izan dira aurten: Amagoia Garaizabal, Basauriko Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hotzmuga konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinuko profesionala, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Udaleko Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

XXIV. Umore Azoka

Maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an izango da. 23 Umore Azoka, kaleko arteen erreferentziazko hitzordua Espainiako Estatuan eta nazioartean. Lau egunez, Leioak aukera paregabea eskainiko du banatzaileak, programatzaileak, konpainiak eta prentsa Kaleko Arteekin egoera puruan bizi daitezen. Harremanak ezartzeko, ideiak trukatzeko, lanak erakusteko eta antzezpenak kontratatzeko aukera.

Kaleko arteak eguneko 24 orduetan bizitzeko aukera emango duen foroa izango da, ekitaldi honetan buru-belarri murgiltzen den publikoagaz, eskaintzen dituen ikuskizun guzti-guztiez gozatzeko eta aktiboki parte hartzeko prest dauden kaleak hartzen dituena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun