2023/12/26 18:00

Antzerkia

Antzerkia: "kutxartean"

Antzerkia: "kutxartean"
Kultur Leioa, Leioa

Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du, eszena Teatro Paraíso Antzerkiarentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen gaitu.

Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da. Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.

Antzerki familiarraren klasiko bat Europako dramaturgia garaikidean, Teatro Paraiso antzerkiaren proiektu artistikoaren metafora ere izan dena.

Familiarentzako antzerkia abonamendua bakarrik 12:30eko saioan (euskaraz).

Adina: 6 urtetik gora. 3 urtetik beherakoak ezin dira beren adinerako ez diren ikuskizunetara sartu.

Iraupena: 55 minutu.

Informazio gehiago

Artistak: Xabier Flamarique, Xabier Artieda, Aritz Bengoa

Konpainia: Teatro Paraíso

Egilea: Rosa A. García

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun