Mundu biribil, zuri, garbi, desiratua… eta ping-pong pilotatxo bat bezain leuna!
Azken finean, nork ez ditu pilotatxo zuriak nahi?
Jateko, berotzeko, bizitzeko…
Pilotatxo gehiago eta gehiagorekin ekoitzi, oratu eta garaitu; hemen, guztia biribila denez, guztia amaigabea da.
Zuzendaritza artistikoa: Txefo Rodríguez.
Zuzendaritza bisuala eta magia: Imanol Ituiño.
Ideia, ekoizlea, antzezlea: Xabi Larrea.
Sorkuntza: Imanol Ituiño, Txefo Rodriguez, Xabi Larrea.
Iraupena: 50 minutu.
IKUSLEA: +7 urte.
HIZKUNTZA: Testurik gabe.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!