Leioako Udalak migrazioari, aniztasunari eta inklusioari buruz hausnartzeko gonbita egin die herritarrei, umorearen bidez, Lamine Thiorren bakarrizketagile, komiko, gidoilari, influencer eta aktibistaren eskutik.
Thiorrenek datorren eguenean, abenduaren 14an, saio bi eskainiko ditu Kultur Leioan. Lehenengo emanaldia goizez izango da, eta DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta egongo da. Bigarrena, arratsaldez, 19:00etatik aurrera, herritar guztientzat zabalik egingo du. Sarrerak doan jaso ahal izango dira agortu arte eta ikuskizunaren egunera arte, Kultur Leioako leihatilan.
Kasu bietan, funtzioaren ondoren, elkarrizketa bat garatuko dute bakarrizketagileagaz, bertaratuek beren iritziak, ideiak edo hausnarketak azaldu ahal izan ditzaten, herritarrek, oro har, eta gazteek, bereziki, aniztasunari, inklusioari edo kulturartekotasunari buruz modu kritikoan hausnartzeko aukera izan dezaten, arreta arreta migrazioaren eta migratzaileen inguruko zurrumurruetan eta buloetan jarriz.
Migratuen Nazioarteko Eguna
Ekimen hau abenduaren 18an egingo den Pertsona Migratuen Nazioarteko Egunaren barruan kokatu dute, eta Leioako Udalaren Immigrazio Planaren ekintza gisa sartzen da, bai eta 2019az geroztik udalerriari dagokion Zurrumurruen Aurkako Sarean ere, Leioako bizilagunak gero eta gizarte inklusiboago, kulturartekoago eta askotarikoago batean elkarregaz biziko diren Leioarantz egiten laguntzea duena helburu.