2024/02/18 18:00

Antzerkia

Antzerkia: "Andereño"

Antzerkia: "Andereño"
Kultur Leioa, Leioa

Anita Maravillasen zazpigarren lana da Andereño. Haurrentzako eta familientzako txotxongilo-ikuskizuna da, irakasle baten eta bere eskola txikiaren istorioa kontatzen duena, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskolarena, alegia.

Istorio honen bidez, maistra ausart haien hitzek bidaiatu egiten dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehen baldintza saiatzea dela.

Anita Maravillasen txotxongiloek estetika zaindua dute ezaugarri. Hori ezinbestekoa da konpainiarentzat; izan ere, edertasunaren gaia funtsezko adierazpide gisa ulertzen du, mugimendua zainduz, bere bizitza-ilusio delikatua lortzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun