Umeen Kontseilua osatzen dute kideakaz batera izan dira Iban Rodriguez Leioako alkatea eta Julen Capetillo Parte-Hartzea eta Gobernu Irekiaren zinegotzia. Alkateak azaldu duenez, "ekimen honen bidez, Kontseilu honetako kideen lana ikusarazi nahi du, eta herritarrei jakinarazi nahi die zeintzuk diren Leioak hainbat esparrutan aurrera egiteko proposamenak, hala nola komunitate-harremanetan, hezkuntzan, jokoan, espazio publikoan, naturan, osasunean eta kulturan. Guretzat benetan garrantzitsua da haurrak gizartearen parte aktibo sentitzea".
Erakusketa ibiltari horrek gizarteratzen duen diagnostikoaren ondoren, Umeen Kontseiluko kideek Leioa udalerri jolasgarriagoa nola bihurtu aztertuko dute ikasturte honetan. "Kalitatezko aisialdiarekin, espazio publikoekin edo horretarako bideratutako kulturaedo kirol-proposamenekin zerikusia duten ideia guztiei buruz eztabaidatuko dute. Erronka garrantzitsua dutela uste dugu eta Leioak hobera egiten lagunduko digulakoan gaude", azpimarratu du alkate leioaztarrak.
Erakusketa ibiltaria:
- Urtarrilaren 28ra arte, Jose Ramon Aketxe plazan
- Urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra, Mendibile parkean
- Otsailaren 5etik 11ra, San Bartolomen.
- Otsailaren 19tik 25era, Lamiakoko metro-geltokiaren plazan.
- Otsailaren 26tik martxoaren 3ra, Pinuetan, Txokolatezko etxetxoa.
- Martxoaren 4tik 10era, Txorierriko Manuel de Irujo plazan.
- Martxoak 11tik 17ra, Sabino Arana 5 .