Egitaraua

Leioako inauteriak otsailaren 10ean eta 13an ospatuko dituzte

Ander Zarraga 2024ko urt. 25a, 09:52

Mozorro-festa egingo dute aurten ere, adin guztietako leioaztarrek inauterietan primeran pasatzeko aukera izan dezaten. Festak hitzordu bi izango ditu: batetik, otsailaren 10ean, familientzako jaia egingo dute Leioako hainbat tokitan, eta festa goizaldera arte luzatuko dute dj eta erromeria eta guzti; bestetik, otsailaren 13an umeek ederto pasatzeko egitaraua izango dute goizetik iluntzera, beraientzako espresuki prestatuko jarduerakaz.

Egitaraua:

Otsailak 10, zapatua

  • 17:00 Ume eta gazteentzako puzgarriak, Errekalde plazan.
  • 19:00 Familientzako ikuskizuna: Dantza Saltsa, J.R. Aketxe Plaza. Euria bada Barandiaran Behekoa Iinstitutoan egingo dute.
  • 19:00 Kalejira. Ibarretukada, Leioako kaleetan.
  • 19:00 Animazio familiarra, J.R. Aketxe Plaza. Euria bada Barandiaran Behekoa Iinstitutoan egingo dute.
  • 21:30 Nagusientzako mozorro-jaia: Eñaut-eriak eta DJ Javontxo, Ikea Barri Plazan (karpa egongo da).
  • 23:00 Erromeria: Gora Herria, Ikea Barri Plazan (Karpa egongo da).
  • 03:00 Jaiaren bukaera.

Otsailak 13, martitzena

  • 11:00 Umeentzako parkearen hasiera Kandelazubieta Kiroldegian.
  • 12:30 Umeentzako ikuskizuna: Kiki eta koko, Natura gara.
  • 14:00 Goizeko ekintzen bukaera.
  • 16:30 Arratsaldeko ekintzen hasiera.
  • 17:00 Umeentzako animazioa: Diskofesta.
  • 18:00 Umeentzako mozorro-jaia. Partaideen desfilea.
  • 19:00 Umeentzako mozorro jaiaren sari-banaketa.
  • 20:00 Jaiaren bukaera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun