Lamiako Txopoeta Bizirik plataformak informazio-saioa egingo du Udalaren hirigintza-planen berri emateko

Ander Zarraga 2024ko ots. 1a, 11:04
Topaketa irekia Langileria kalean dagoen Lamiakoko nagusien etxean egingo dute.

Auzo horietan egin gura dituzten HAPOren aldaketa puntualen egungo egoera ezagutzera emateko bilera irekia egingo dute hurrengo otsailaren 6an, 19:00etan, Lamiakoko nagusien etxean. Besteak beste, metroaren lurperatzea, auzoaren masifikazioa, auzoko zerbitzuak edo aurreikusitako hirigintza proiektuen inguruan dauden berritasunak azalduko dizkiete bertaratzen direnei. Lamiakoko hezegunearen egoera eta etorkizunari buruz ere arituko dira, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun