Leioako Udalak "Familian, aisialdia euskaraz bizi!" programa jarri du martxan

Erredakzioa 2024ko ots. 8a, 09:49
Tailerrak 17:30etik aurrera egingo ditzute barikuetan. © LEIOAKO UDALA

Egitasmoaren helburua da familian euskararen erabilera sustatzea eta Leioako familia euskaldunen arteko harremana sendotzea. Horretarako bost tailer egingo dituzte, eskulanetakoak, gastronomikoak eta zirkukoak; guztiak Kultur Leioan egingo dituzte, barikuetan, 17:30etik aurrera.

Ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, epea tailer bakoitza egin baino astebete lehenago hasiko da. Prozedura Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuan egin beharko da, Kultur Leioan bertan, Jose Ramon Aketxe Plaza 11n, 4. solairuan, e-mail bat bidaliz euskaraz erbitzua@leioa.eus helbidera idaztiz edo 946 072 576 telefonora deituz. Helduentzako plazak haur bakoitzeko bat izango dira.

Saioak bariku honetan hasi eta maiatzera bitartean egingo dituzte egun hauetan: otsailak 9, mozorroak sortzeko tailerra; martxoak 8, Emakumea eta sorkuntza; apirilak 19, sukaldaritza tailerra eta maiatzak 10, zirkua familian. Tailer guztiak barikuetan egingo dituzte, Kultur Leioan 17:30etik aurrera. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun