Leioako Udalak programa pilotu bat garatu du gura ez den bakardadeari aurre egiteko, adineko pertsonek udalerriko DBHko lehen mailako ikasleakaz egiten dituzten belaunaldien arteko topaketetan oinarrituta. Bi orduko topaketak gai horretan adituak diren profesionalek dinamizatu dituzte, eta horren ostean, emaitzak eta parte-hartzaileen gogobetetze-maila ebaluatu eta baloratuko dituzte, programa Leioako beste ikastetxe batzuetara zabaldu ahal izateko.
Pilar Grados Leioako Udaleko Gizarte Politiken eta Adinekoen arloko zinegotziak ekimen honen helburuak hiru direla azpimarratu du: "Alde batetik, nahi ez den bakardadeari eta horrek adinekoengan dituen ondorioei buruz sentsibilizatzea; bestetik, belaunaldi desberdinetako pertsonek gogoeta egiteko, ideiak edo emozioak trukatzeko eta partekatzeko gune bat sortzea; eta, azkenik, Leioako adinekoen parte-hartzea sustatzea, zahartze aktiboa bultzatuz".