Gaurko 04:15ak inguruan, Leioako Langileria kaleko 14. zenbakiko garaje batean piztu den sutearen eraginez, larrialdi zerbitzuek etxebizitza osoa hustu behar izan dute. Zauritu larririk izan ez den arren, sei pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, eta horietako bat Urdulizko ospitalera eraman dute pronostiko arinagaz.
Artatza, Derio eta Uriosteko parkeetako suhiltzaileek itzali dute sutea, eraikinari kalteak eragin baino lehen, eta daborduko bizilagunak beraien etxeetara bueltatu ahal izan dira.
Suteak garajean zeuden 12 ibilgailu ere erre dituela baieztatu dute iturri ezberdinek. Oraindik ez dute sutearen jatorria zein den adierazi, baina baieztatu dute suhiltzaileak ikerketa-lanetan ari direla.