Leioako Udaleko iturriek baieztatu dutenez, atzo, otsailak 27, arazo bera izan zuten, eta horren ondorioz Zine Forumeko hitzordua ere bertan behera utzi behar izan zuten. Udaleko iturriek jakinarazi dute sarrerak erosita dituzten pertsonei horien zenbatekoa itzuliko dietela edo beste saio batzuetarako aldatu ahal izango dituztela.
Proiekzioak Mendi Film jaialdiak antolatu ditu Leioako Udalagaz eta Leioa Mendi Taldeagaz batera, aurreko astetik egiten ari diren Mendi Astearen testuinguruan.