Leioako Udalak aurkeztu berri duen Leioa Konecta arreta digitalerako bulegoari esker, kalteberatasun egoeran dauden kolektibo batzuek pairatzen duten eten digitala murrizten lagundu gura dute; izan ere, kolektibo horiek Interneten sartzeko aukera gutxiago dituztenez, tresna teknologikoak erabiltzeko gaitasun edo trebetasun gutxiago ere dituztela azaldu dute.
Udalerriko bizilagunek administrazio-izapideak egiteko edo lineako zerbitzuak eskuratzeko orientazioa eta laguntza jasoko dute. Gainera, oinarrizko trebetasun digitalak ikasteko eta tresna teknologikoak erabiltzeko aukera ere izango dute, beren ezagutza eta autonomia pertsonala areagotuz.
Leioako Udalak Gizarte Politiken arloaren bitartez eskaintzen du zerbitzu hau, telefono bidez 946 510 002 zenbakira deituz edo, aurrez aurreko hitzordurik gabe, Errekalde Plazako 4-5-6 instalazioetan astelehen, eguazten eta barikuetan eta Langileria kalean 64, martitzen eta eguenetan. Kasu guztietan, 09:30etik 14:00etara goizez eta 16:30etik 19:00etara arratsaldez.