"Ni gaztea nintzenean..." narrazio lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

Ander Zarraga 2024ko mar. 7a, 13:59

Antolatzaileek lau kategoria ezarri dituzte adinaren arabera.

Leioako Udalak oroimenean gordetako istorioen Ni gaztea nintzenean... 25. Narrazio Lehiaketa deitu du. Parte hartu gura dutenek apirilaren 5era arte aurkez ditzakete idazkiak Kultur Leioan, aurrez aurre edo postaz.

Narrazioak euskeraz zein gazteleraz izan daitezke, gehienez lau orrialdekoak alde batetik, eta lan originalak eta argitaragabeak izan beharko, beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak.

Lehiaketa honetan, lau kategoria ezarri dituzte egileen adinaren arabera: 18 urtera artekoak, 19 eta 30 urte artekoak, 40 eta 59 urte artekoak eta 60 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzeko bi sari emango dira: lehenengoa 250 eurokoa izango da, garaikurra eta diploma, eta bigarrena 125 eurokoa, garaikurra eta diploma.

Horrez gainera, kontakizun irabazleak Leioako 2024ko Lehiaketa Liburuan argitaratuko dituzte.

Kontsultatu lehiaketaren oinarri guztiak lotura honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun