Ibilbideak barikuan, martxoak 15, arratsaldez, 18:30ean izango dira eta zapatuan, martxoak 16, goizez, 11:30ean. Gehienez 10 laguneko taldeetan garatuko dira eta erabat doakoak izango dira.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da Behargintzako web orrian eskuratu daitekeen formulario bat betez. Izena emateko epea martxoaren 13an, eguaztenean, amaituko da. Plazak mugatuak dira eta eskabide-ordenaren arabera esleituko dira.