Azaldu dutenez, webgune horren helburua da Leioa herri turistiko gisa sustatzea, haren paisaia-aberastasuna, ondare historikoa eta profil gastronomikoa balioan jarriz. Visitleioa.eus-ek kontsultarako gune bat izan gura duela azpimarratu dute, Leioa bisitatzen duten udalerriaren beraren xehetasunak ikusi ahal izan ditzaten, hala nola kokapena, kultura edo ohiturak, bai eta aisialdiko, kiroleko edo gastronomiako planak ere, besteak beste.
Web orri hori leioaztarrentzat ere erabilgarria izango dela gaineratu dute, udalerriak eskaintzen dituen aisialdi eta gozamenerako aukera guztiak kontsultatu ahal izango baitituzte bertan.
Egitura bisuala
Webgunea hainbat ataletan banatzen da; lehena, Hasiera atalekoa, Leioako sarrerako eta aurkezpeneko atearena egiten du. Bigarren erlaitzean, Ezagutu zabaltzen denean, udalerriari, bere ondareari –Mendibile jauregia, Ondiz dorrea, Artaza jauregia, Elexaldeko errota, Udondoko zubia, San Bartolome baseliza...– eta bere tradizio eta jaiei –San Juan, Lamiako Maskarada...– buruzko informazioa ematen da, baita Unibertsitateari buruzkoa ere.
Gainera, honako atal hauek ditu: Egin planak: ibilbideak eta natura –mendi-ibiliak, martxa eta lorategiak–, parkeak eta lorategiak –Pinosolo, Artaza, Arboretum, Horoskopo parkea...– artea eta kultura –Bizkaiko Txakolina, Medikuntzaren eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoa...-, eskulturak –Leioako Indarra, Proposamen dinamikoa, Besarkada, Askatasunaren Erretaula, Obelisco...– urteroko ekitaldiak –Nekazaritza Azoka, Umore Azoka...– eta kirola –bidegorriak, Torresolo igerilekuak, skate pistak...–.
Jan eta edan eskainitako zatian, Leioako ostalaritza-establezimenduak eta haien eskaintza aztertu ditu, txakolina bereziki aipatuz, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren egoitza ofiziala baita.
Bisitatu atalak jatetxe, ostatu, zerbitzu, kokapen, mapa eta liburuxkei buruzko datu baliagarriak eta interesgarriak biltzen ditu. Azkenik, Irakurri atalak Leioari buruzko xehetasun eta istorioak ezagutzera gonbidatzen du gura duena.