Lamiako Txopoeta Bizirik plataformak kalejira musikala eta zaratatsua egingo du domekan, besteak beste, exijitzeko auzo horietarako aurreikusitako HAPO egokitzea, eremu horretan metroa lurperatzea, padura errespetatzea edo auzoetako zerbitzuak hobetzea. Bertaratzen direnei eskatu diete zarata egiteko "edozein gauza" eraman dezatela aldarrikapen horiek herritar guztiei jakinarazteko.
Hitzordua 11:00etan jarri dute Lamiakoko metro-geltokian, Lamiaren eskulturaren ondoan. Bertatik Felipe del Rio kalera joango dira, Beira putz-egilearengana abiatzeko eta hortik abiapuntura itzuliko dira. Ibilbideagaz batera sinadura-bilketa, familia argazkia eta argazki zaharren erakusketa ere egingo dituzte.