‘Inoren lurraldea’ da ezein herrialderena edo ezein pertsonarena ez den lurraldea. Ideia horretatik abiatuta, gorputz baten eta bestearen arteko espazioa zurea eta nirea ez den baina aldi berean gurea dugun espazio gisa planteatzen dugu. Leku hori esploratzea proposatzen dugu, mundu onirikoa, baina gauza errealez egina. ‘Ez-leku’ bat da, ozeanoaren sakonak, inguratzen gaituen naturak eta barruan garamatzanak eraginda, norberaren sakontasunerako bidaiaren metafora. Tierra de nadie obrak hasierei eta amaierei buruz hitz egiten du, distantziei buruz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinei buruz eta horien arteko harremanei buruz; idatzi gabeko arauei buruz hitz egiten du, bazterrei eta ertzei buruz, topaketei eta desadostasunei buruz; azalei buruz hitz egiten du, dena emateari buruz, ozeanoari, apneei eta lasterrei buruz, alde egiteko eta ez itzultzeko gogoari buruz; mugei eta eusteei buruz hitz egiten du. Baina, oroz gain, Tierra de nadie obrak gorputzaz, gorputzaz eta bere izaeraz hitz egiten du, eta gorputzen arteko politikaz. Izan ere, nork du gorputza bere?
Tierra de nadie gauza asko da: dantza, ahotsa, zuzeneko musika, natura, atmosfera poetikoak, gorputz bitxiak, soinu oroitarazleak eta animaliak ere badiren emakumeak.
Taldea
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!