Leioako San Juan jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa abiatu dute

Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 12:54

Lanak ezingo dira adimen artifizialagaz egindakoak izan. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak 2024ko San Juan jaietarako kartel-lehiaketako deialdia zabaldu du. Parte hartu gura dutenek apirilaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak Kultur Leioan.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi proposamen aurkeztu ahal izango ditu, lelo desberdinagaz eta, nolanahi ere, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Gainera, oinarrietan zehaztu dutenaren arabera, ezingo dira adimen artifizialagatik sortutako artelanak aurkeztu, baina teknika librea izango da eta edozein arte-modalitate erabil daiteke. Proposamenek nahitaez jaso beharko dute Leioako jaietako ohiko elementuren bat eta Leioa San Juan Jaiak 2024 testua.

Herri-bozketa

Kuadrilletako ordezkariek, kulturargaz, diseinuagaz eta komunikazioagaz zerikusia duten pertsonek osatutako epaimahaiak bost kartel finalistak aukeratuko ditu apirilaren 22an. Horren ostean, herritarrek gustukoen dituzten hiru kartelak bozkatu ahal izango dituzte apirilaren 23tik 29ra bitartean. Artelanak Udalaren Kultura Webgunearen bidez edo Kultur Leioan aurrez aurre bozkatu ahal izango dituzte, 3, 2 edo puntu 1 emanez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun