Leioako Udalak iragarri duenez, interesa duten profesionalek sektorerako aurreikusitako jarduera espezifikoetan parte hartu ahal izango dute, besteak beste, Srea-Euskal Antzerki Sarearen Batzar Nagusian, Artekale-Sarea topaketan, non euskal konpainiek une honetan lantzen dituzten prozesu artistikoak aurkeztuko diren, edo Umore Meetinak, profesionalentzako eta konpainientzako topaketa eta negozio-bilera azkarrak.
Horrez gain, maiatzaren 17an, barikua, artistei eta profesionalei harrera ofiziala egiteko ohiko ekitaldia egingo dute, eta ekitaldi horretan Umore Azoka 2023 eta Umore Azoka 2024 sariak banatuko dituzte.
Aurreratu dutenez, aurtengo Umore Azokan 41 konpainiak parte hartuko dute, 18 Euskadikoak, 18 estatukoak eta 5 nazioartekoak; horrez gain, hainbat estreinaldi absolutu ere izango dira maiatzaren 17tik 19ra bitartean.