Leioa prest dago Athletic Clubek eta Mallorcak zapatuan, apirilaren 6an, jokatuko duten Errege Kopako finalaz gozatzeko. Udalak herritar guztientzako, baina, batez ere, familientzako, umeentzako eta gazteentzako zuzendutako jardueren programa bat antolatuko finalaren aurrekoak girotzeko
18:00etatik aurrera, Errakalde plaza izango da ospakizunaren erdigunea, bertan imanak edo zapi zurigorriak egiteko tailerrak, pintakara, photocall, kirol-jarduera eta giza futbolinaren agertokia izango baitira, dena musikak girotuta.
Kopako finala Jose Ramon Aketxe plazan Udalak jarriko duen pantaila erraldoian jarraitu ahal izango da 22:00etatik aurrera, baina horren aurrekoen emanaldia 21:00etatik aurrera izango da.
Honegaz guztiagaz, Udalak zapatuan izango den jai-giroaz gozatzera gonbidatu gura izan ditu leioaztar guztiak.