Leioako merkataritza-gunetik nabarmendu dutenez, "akordioak agerian uzten du Arteak bere ingurune hurbilenagaz eta oinarrizko kirolaren eta, zehazki, futbolaren garapenagaz duen konpromisoa, neska-mutilen oinarrietatik hasita".
Hala, Arteako arduradunek azpimarratu dute bat egin dutela SD Leioaren premisagaz, hau da, Leioan, Bizkaian eta Euskadin emakumezkoen oinarrizko futbola sustatu, ikusarazi, hazi eta garatzeagaz. Neska-mutilengan futbola bultzatzeko helburua dute, baita horregaz dakartzan balioakaz ere, hala nola errespetua, berdintasuna, laguntasuna, gainditze pertsonala eta tolerantzia.
1925ean sortu zen SD Leioa, eta bere historian zehar hainbat kirol-diziplinatan izan du presentzia, baina bere futbol-taldeagatik da ezagunagoa. Bere futbol eskola, Athletic Clubarenaren atzetik, Bizkaiko eskolarik onena bezala jotzen da. Beste proiektu eta ekimen batzuen artean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Athletic Clubek bultzatutako Pasa Baloia Neska proiektuaren parte da. Proiektu horren helburua da udalerriko oinarrizko eta eskolako emakumezkoen futbola sustatzea, indartzea eta ikusaraztea.