Domekako hitzordua 08:30ean hasiko da partaideen etorreragaz, eta 10:00etatik aurrera drag eta slalom lasterketak egingo dituzte. Eguerdian, 13:15ean sailkapen orokorra eta sprint modalitatean arituko dira. Bukatzeko, 14:30ean sari-banaketa egingo dute, bai lasterketako sailkapenaren arabera, baita ekimenaren ideia hobeto islatzen dutenen artean ere.
Greenpower Bridgestone hiri-zirkuitua izeneko ekimena automobil-proba batzuetan datza. Proba horietan, 9 eta 25 urte bitarteko parte-hartzaileek negozio-plan bat sortu eta hori garatzeko erronkari aurre egin beharko diote, beren ibilgailu elektrikoa sortzen duten bitartean.
Goblin kategoriako lasterketen kasuan, 9 eta 11 urte arteko umeei ingeniaritzaz modu dibertigarri eta berritzaile batean murgiltzeko proiektua da. Horren bitartez, umeek beren ibilgailu elektriko propioa eraikitzen dute, gerora, hainbat lasterketetan aritzeko.