Ekimen honi esker, gaixotasun bategaz edo gehiagogaz bizi diren herritarrek tailer batean parte hartuko dute, Osakidetzak programaren begirale izateko akreditazioa jaso duten zaintzaileek dinamizatuko dutena. Tailer horretan, bizilagunek beren osasuna, emozioen kudeaketa eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzen lagunduko dieten esperientziak ikasi eta ezagutu ahal izango dituzte.
Osakidetzaren tailer horretan Udalak bere Gizarte Politiken arloaren bitartez lagunduko du, eta zortzi saiotan egingo da, bakoitza bi ordu eta erdikoa. Lehenengo hiru topaketak apirilean izango dira, 15, 22 eta 29an; hurrengo laurak maiatzean izango dira, 6, 13, 20 eta 27an, eta azkena ekainaren 3an. Saio guztiak Mendibileko Eskoletan egingo dira eta parte hartzeko beharrezkoa da Leioako Osasun Zentroagaz harremanetan jartzea.