Leioako Udaleko iturriek azaldu dutenez, Leioa Konecta ekimenaren helburua da kalteberatasun-egoeran dauden kolektibo askok pairatzen duten eten digitala murrizten laguntzea. Kolektibo horiek Interneten sartzeko aukera eta tresna teknologikoak erabiltzeko gaitasun edo trebetasun gutxiago dituztelako abiatu dute egitasmoa.
Azaldu dutenez, zerbitzu horri esker, bizilagunek administrazio-izapideak egiteko edo lineako zerbitzuak eskuratzeko orientazioa eta laguntza jasoko dute. Gainera, oinarrizko trebetasun digitalak ikasteko eta tresna teknologikoak erabiltzeko aukera ere izango dute, beren ezagutza eta autonomia pertsonala areagotuz.
Leioako Udalak Gizarte Politiken arloaren bitartez eskaintzen ari da zerbitzu hau, telefono bidez 946 510 002 zenbakira deituz edo, aurrez aurreko hitzordurik gabe, Errekalde Plazako 4-5-6 instalazioetan astelehen, eguazten eta barikuetan eta Langileria kalean 64, martitzen eta egueneta. Kasu guztietan, 09:30etik 14:00etara goizez eta 16:30etik 19:00etara arratsaldez.