5. Planaren zati gisa, Udalak hainbat topaketa eta elkarrizketa jarri ditu abian udalerrian berdintasunaren arloan inplikatuta dauden eragileakaz, eta galdetegi bat ere banatu dute genero-desberdintasunagaz amaitzeko Leioan garatutako ekintzei buruz herritarrek duten balorazioa eta ezagutza jasotzeko. Azkenik, ebaluazioaren eta diseinuaren zati gisa, dauden datuak eta estatistikak berrikusiko dituzte, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan zer aurrerapen egin diren eta zer gai hobetu behar diren jakiteko.
5. Plan honen helburuak hurrengoak dira:
- Berdintasuneko aurrerapenak eta hobekuntzak ezagutzea, lau urteko lanaren ondoren.
- Datozen urteetarako berdintasunaren arloko plangintza eta orientabideak zehaztea.
- Leioako udalerritik gertu dagoen plan errealista bat izatea.
- Plan bat egitea herritarrakaz eta herritarrentzat.
- Berdintasunaren presentzia handitzea udal-agendan, haren jarduera eta eremu guztietan.
- Berdintasunerako gobernantza lantzea udal-arlo guztietan.
Gainera, beste helburu espezifikoago batzuk ere nabarmendu dituzte, hala nola Udaleko arlo bakoitzean berdintasunaren erreferenteak identifikatzea Berdintasunerako Sailarteko Batzordea osatzeko, aurrera egiten jarraitzeko indarguneak eta hobetu
beharreko arloak identifikatzea, eta langileak berdintasunaren arloan sentsibilizatzea, besteak beste.