Asier Altuna zinemagilearen "Karmele" filma ari dira grabatzen Leioako Artatza jauregian

Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 15:17

Iban Rodriguez Leioako alkatea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiako Foru Aldundiko ahaldun nagusia hurbildu dira grabaketa bertatik bertara ezagutzeko. © LEIOAKO UDALA

Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriaren egokitzapen honetako protagonistak. Filmak Karmele Aurresti erizain gaztearen istorioa kontatzen du, tropa frankistak bere jaiotako herrian, Ondarroan, sartu ondoren.

Iban Rodriguez Etxebarria alkatea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiako Foru Aldundiko ahaldun nagusia, Begoña de Ibarra Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Estibaliz Bilbao kultura zinegotziarekin eta Pedro Arceredillo Sustapen Ekonomiko eta Turismoko zinegotziagaz batera filmaketara hurbildu dira, gaur goizean, egunotan Leioan dauden profesionalak agurtzeko.

Leioako Artaza Jauregian Karmele Asier Altuna euskal zinemagileak zuzendutako euskarazko film luzea filmatzen ari dira egunotan. Txintxua Filmsek eta Esnatzeko Ordua Films AIEk ekoitzi dute, eta Euskadiko hainbat tokitan filmatuko da maiatzean.

Udaleko iturriek azpimarratu dutenez,  ekoizleek Artatza Jauregia aukeratu dute berriz ere filmatzeko agertoki gisa, eta aukera berri bat eman dute udalerriak bere erakargarritasun turistikoa eta ondare historikoa ezagutzera eman dezan, baina, gainera, egun hauetan herriko Jauregian filmatzen ari diren Karmele filma balio erantsia da, tokiko eta euskarazko ekoizpena delako eta Euskadiko zinema-industria dinamizatzen eta euskal kultura bultzatzen laguntzen duelako.

Artaza Jauregian filmaketa ugari egin dira, hala nola Cicatriz, Intimidad edo 30 monedas, Alex de la Iglesiaren zuzendaritzapean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun