Herri Urratsera joateko autobusa ari dira antolatzen Betiko Ikastolan

Ander Zarraga 2024ko mai. 8a, 13:56

Domekan honetan, hilaren 12an, Senperen egingo den Sesaskako ikastolen festara joateko autobusa antolatzen ari dira Leioako ikastolan. Autobusa egunean bertan aterako da 08:30ean ikastolatik eta 08:35ean Leioako Musika Eskola pareko autobus-geralekutik; buelta 19:30ean egingo dute.

Autobuserako txartelen prezioa 12 euroko izango da eta izena eman gura dutenek 944 642 364 telefono-zenbakira deitu edo info@betikoikastola.eus helbidera idatzi beharko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun