Sanbar Blues Fest jaialdia egingo dute bihar Leioan

Ander Zarraga 2024ko mai. 10a, 12:37

Aurten Sanbar Blues Fest jaialdiaren 18. edizioa antolatuko dute Auzotarrek elkarte kulturaleko kideek. © AUZOTARROK

Blues musikaren doinuek San Bartolome auzoa hartuko dute bihar, maiatzak 11, 19:00etan hasiko den kontzertu sorta ederragaz: Still River, Doghouse Sam & His Magnatones eta Noa & The Hell Drinkers taldeak izango dira proposamen nagusiak.

Urtero legez, Leioako San Bartolome auzoko kultur elkarteak Sanbar Blues Fest musika jaialdia egingo du, aurreko urteetako arrakasta errepikatzeko asmoagaz. Aurten 18. aldia izango da, eta aurrekoetan bezala, ekintza guztiak dohainik eta familia guztiagaz gozatzeko modukoak izango dira.

San Bartolome baselizaren inguruko plazan egingo dituzten ekitaldiak 19:00etan hasiko dira, eta arestian aipatutako taldeen kontzertuez gain, Carlos Etxebarriak Boogie Woogie dantza-klase irekiak ere eskainiko ditu. Kontzertuen ostean, DJ Nash izango da jaia luzatzeaz arduratuko dena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun