"Zuen normak lehertuko ditugu!" lelopean, Uribe Kostako UKatu sexu-genero disidenteen asanblada transmaribibolloak elkarretaratzea antolatu du maiatzaren 17rako, Leioako pirulian, arrastiko 19:00etan. Hala, LGTBIQA+ fobiaren aurka lerratuko dira sexu-genero disidenteen eskubideen alde.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!