Berbodromoak aukera ematen du euskararen erabilera indartzeko, ikasten ari direnek praktikatzeko, gutxi erabiltzen dutenek berba egiteko aukera izan dezaten edo euskara erabiltzera motibatzeko.
Horretarako, urtero legez, parte-hartzaileak lauko taldeetan batuta eta giro lasaian hainbat gairi buruz egingo dute berba. Talde horietan ikasten ari den jende hizkuntza menderatzen duen jendeagaz batuko dute, eta 15-20 minutuz arituko dira gai bakoitzaz berba egiten. Aldiro, solaskideak taldez aldatuko dituzte, beraz, parte-hartzaile bakoitzak bederatzi solaskidegaz berba egiteko aukera izango du.
Saio bi egingo dituzte egun horretan: goizekoa 10:30ean eta arratsaldekoa 19:00etan. Izen-ematea eta informazioa 688 850 129 telefono-zenbakiaren bitartez egin daiteke edo e-mailez berbaldun.leioa@gmail.com helbidera idatziz.