Joan den martitzenean, maiatzaren 21ean, Gaude enpresak 24 urteko antzinatasuna zuen langile bat kaleratzeko erabakia hartu zuten, "bat-bateko gaitasun eza" egotzita. Enpresako komiteak salatu du kaleratzeak langilearen lan-eskubideak urratu zituela, egunean bertan lanpostua uztera behartu baitzuten, legeak ezartzen duen 15 eguneko aurreabisua eman barik. Horregatik, datorren astelehenean, maiatzaren 27an, elkarretaratzea egingo dute Amaia etorbidean, Leioan, Areeta anbulatorioaren aurrean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!