Herriko anbulatorioaren atarian egingo duten kanpaina horretan, zentroko erizainek eta adikzioen prebentzio-zerbitzuko langileek informazioa banatuko dute, herritarren artean osasuna sustatzeko xedeagaz. Horretarako, tabakoaren arriskuei buruz eta erretzeari uzteko herritarrek eskura ditzaketen programa indibidual edo kolektiboei buruzko informazioa banatuko dute.
Kanpainaren ekintza sinbolikoenetako bat erretzaileei sagar bat zigarro batengatik aldatzea izango da, tabakoaren substantzia kaltegarrien aurrean osasuna ikusarazteko modu bat.
Udal-iturriek zehaztu dutenez, ekintza hau Leioako Udalaren Adikzioen Udal Planaren barruan kokatzen da; izan ere, Leioako Udalak Adikzioen Prebentzio Zerbitzua eskaintzen du Sabino Arana kaleko 67. zenbakian duen bulegoan, eguaztenetan 15:00etatik 17:30era eta, udako ordutegian, ekainaren 15etik irailaren 15era, eguenetan 10:30etik 14:00etara.