Leioako Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu ibilgailuetatik ustez erregaia lapurtzeagatik

Erredakzioa 2024ko eka. 4a, 11:56

Leioako Udaltzaingoko agenteak, artxiboko argazkian. © LEIOAKO UDALA

Agenteak Leioako Langileria, Felipe del Rio, Autonomia, Gabriel Aresti eta Maximo Agirre kaleetan patruilatzen ari zirela geldiarazi zituzten ustezko egileak. Miaketak egin eta aurrekariak zituztela frogatu ostean, gizon biak atxilotu zituzten.

Udal-iturriek azaldu dutenez, Leioako Udaltzaingoko agenteek ibilgailu bat ikusi zuten ohiz kanpoko mugimenduak egiten, eta gelditzeko agindua eman zioten. Une horretan, ohartu ziren gidaria likido garden batez bustita zegoela eta gasolio usain handia zeriola. Halaber, patruilak inguruan zebilen eta gelditutako gidariagaz harremana zuen bigarren pertsona susmagarri bat ere aurkitu eta atxilotu zuen.

Bi ibilgailuak aztertzerakoan, poliziek gasolio-usain handia antzeman zuten, eta ibilgailuei erregaia lapurtzeko erabil zitezkeen objektuak atzeman zizkieten, hala nola bidoiak, mahukak, aliketak... Gainera, udaltzainek begi-ikuskapena egin zuen inguruetan, eta bi kamioi aurkitu zituen, depositua bortxatuta eta horietako baten hodiak moztuta zeuden; gainera, kamioi horietatik gasolio-errekasto bat ateratzen zen.

Bi atxilotuak ikertu gisa deklaratu zituzten eta dagozkien eginbide penalak hasi abiatu zizkieten. Ikertuek polizia-aurrekariak dituztela ere zehaztu dute Udaleko iturriek, gasolioa lapurtzeagatik, dendetan lapurtzeagatik eta indarra erabiliz lapurtzeagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun