Maiatzaren 30ean eta 31n, bigarren FC 24 Txapelketa Inklusiboa egin zuten Leioako Artea merkataritza-guneko sarrera nagusian jarri zituzten set bitan. Guztira, 32 parte-hartzaile izan zituen lehiaketak eta hori antolatzeaz ardurati ziren Artea merkataritza-gunea eta Bizkaian kirolaren bidez dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizitza hobetzeko lan egiten duen Haszten erakundea.
Gainera, bertan izan ziren Reysa-B eta Rulas47 influencer eta futbol edukiak sortzen adituak; Elvis Udeozor Bilbao Basketeko jokalaria, TikTok sare sozialean ia bost milioi jarraitzaile dituena; Jonfery boxeolaria eta streamerra; Europa osoan entzumen urritasuna duen kirolari bakarra; eta Eunate Arraiza Athleticeko jokalaria. Iaz Oscar de Marcos, Athletic Clubeko kapitaina, ere bertaratu zen.
Lehiaketagaz batera, joko libreko hirugarren set bat ere jarri zuten, aldi berean lau jokalari aritzeko lekuagaz. Gune horretan, euskal kiroleko eta bideo-jokoetako zenbait pertsona ezagun ere izan ziren. Gainera, jokorako setakaz batera, sentsibilizaziorako korner bat ere prestatu zuten, BBK-k babestua, errealitate birtualeko betaurrekoakaz. Bertaratuek esperientziak eta jolasak probatu ahal izan dituzte gurpil-aulki batean eserita zeuden bitartean.