Musikalera

Leioako Musika Eskolako ikasleek herriko kaleetara aterako dute urtean zehar ikasitakoa

Erredakzioa 2024ko eka. 13a, 14:01

Barikuan egingo dute Musikalera jaialdia, Leioako hainbat lekutan. © LEIOAKO UDALA

Musika Leioako kaleetara itzuliko da, Udal Musika Eskolako ikasleei esker. Barikuan, ekainak 14, ikasleak euren instrumentuakaz aterako dira kalera eta ikasturtean zehar egindako lana leioaztar guztiakaz partekatuko dute, Musikaleraren edizio berri batean.

Hala, 18:30etik aurrera, ikasgelak kaleetara eramango dira, eta saxoen, tronpen, pianoen, gitarren eta abarren musika aire zabalean entzungo da herriko hainbat tokitan: Jose Ramon Aketxe plaza, Estartetxe 5, Aldapa, Sabino Arana 54 eta Udondoko Boulevard.

Programazioa:

Jose Ramon Aketxe plazan:

  • 18:30 Txirula.
  • 19:00 Pianoa.
  • 19:15 Koru Txikia Musikoterapia.
  • 19:45 Pianoa.
  • 20:00 Doniene Abebatza.

Estartetxe 5en:

  • 18:30 Saxo bikotea.
  • 19:00 Gitarra.
  • 19:15 Banda Txiki.
  • 19:45 Akordeoia.
  • 20:00 Tronpak.

Aldapan:

  • 18:30 Sokazko orkestra.
  • 19:00 Pianoa.
  • 19:15 Pianoa.
  • 19:45 Kantika Korala.

Sabino Arana 54n:

  • 18:30 Banda Txiki.
  • 19:00 Tronpak.
  • 19:15 Sokazko orkestra.
  • 19:45 kitarra.
  • 20:00 Saxo bikotea.

Udondoko Boulevarden:

  • 18:30 Eskusoinua.
  • 19:00 Perkusioa.
  • 19:15 Txirula.
  • 19:45 Perkusioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun